Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora

Albisteak

2010eko Idazle Gazteako kiniela egin daiteke jada

Interneten dira jada irakurgai Gipuzkoako DBHko hainbat ikastetxeetako gazteek IDAZLE GAZTEA lehiaketan parte hartzeko idatzitako narrazio eta poesia lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorri Elkarteak 2002. urtetik antolatzen duten Sariketa literario honek 12-16 urte bitarteko gazteak idazten jartzea du helburu.

Iaz bezala, aurten ere Haur eta Gazte Literaturan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu sail bakoitzeko 10 lan onenak, eta baita bakoitzeko 3 irabazleak ere.

Ikasleek kiniela bat egingo dute Internetez, eta asmatzen dutenen artean, 3 liburu-lote zozketatuko dira. 2010eko IDAZLE GAZTEAko kiniela egin ahal izateko hautatuko lanak dagoeneko sarean aurkituko dituzue www.idazlegaztea.org helbidean. Maitazaren 15a arte egin daiteke bozka.

Pascal Humerbt, Katsumi Komagataren ikasleak hitzaldia eskainiko du hilaren 25ean Amorebieta-Etxanon

Amorebietako Liburutegiak ANTI-liburudendaren laguntzarekin "Bat, bi, hiru Komagata" erakusketa zabaldu du. Ikusgai dago diseinu grafikoaren munduan 25 urte baino gehiago lanean darmatzan eta bere herriko sortzailerik garrantzitsuenetako honen lanen erakusketa martxoaren 30a arte.

"Haurtzaroa eta Abangoardiak, paseo bat umeentzat mende batean egindako liburu artistikoetan zehar" izeneko hitzaldia eskainiko du Pascal Humbert, Komagataren ikasle izandakoak otsailaren 25ean Zelaieta Zentroko auditorioan. Honekin hasiko dira erakusketaren inguruan antolatu diren ekimenak.

Irakasleentzako Jardunaldien II. ekitaldia antolatu du Galtzagorrik aurten

Irakasleentzako jardunaldiak antolatu ditu aurten ere Galtzagorri Elkarteak. Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak egitasmoen baitan burutzen diren Topaketa hauek eskola liburutegiaren dinamizazioa eta irakurzaletasunaren sustapena landuko dituzte.

Iaz ekin zion Galtzagorrik hurrenez  hurren Gipuzkoako Aldundiaren eta Bizkaiko Aldundiaren laguntzaz egiten dituen Liburuen Altxorra eta Liburu Ibiltariak egitasmoetan parte hartzen duten hainbat ikastetxetan aholkularitza zerbitzua eskaintzeari.

Aholkularitza horren parte dira Gipuzkoan Ordiziako Berritzegunean martxoaren 4an eta maiatzaren 21ean burutuko diren jardunaldiak eta Bizkaian, Durangoko berritzegunean martxoaren 11n eta maiatzaren 20an egingo direnak. Irakasle lanetan Galtzagorriko kide diren Itziar Zubizarreta eta Arantza Baltzategi ariko dira.  Izena emateko epea martxoaren 1era arte dago zabalik. Horretarako Galtzagorrira idatzi(galtzagorri@galtzagorri.org) edo dei dezakezue (943471487).

Bereziak

Behinola 20 kalean da.

Marraz(i)oak ilustratzaile berrien topaketak, Blog-a

Irakurketa agenda 2009

Postal literarioak eskuratzeko aukera Galtzakizunak atalean!

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·