Galtzagorri Elkartearen webgunea

Idazle gaztea atalera sarbidea
Bularretik Mintzora

Albisteak

Gurrutxagatarrak irabazle Etxepare Sarian

Ez da denbora luzea igaro Lazarillo Sarian, album ilustratuaren atalean, Maite Gurrutxagak eta Mikel Gurrutxagak sortutako albumak aipamen berezia jaso izan zuela iragarri genuenetik. Bada, aipamen hura Etxepare Saria bihurtu da, izan ere "Alex, nire munstro-lagun on-ona" orduko hartan epaimahaiak nabarmendu nahi izan zuen lanak irabazi du 2009ko Haurrentzako Albumak sortzeko Etxepare Saria.

Bestalde, zabalik daude jada bai 2010eko Lazarillo Sarian bai 2010eko Etxepare Sarian parte hartzeko epeak. Batera zein bestera album ilustratuak aurkezteko epeak, hurrenez hurren, irailaren 15ean eta azaroaren 30ean bukatzen dira. Badago oraindik ere denbora beraz, parte hartu ahal izateko.

2010eko Idazle Gazteako kiniela egin daiteke jada

Interneten dira jada irakurgai Gipuzkoako DBHko hainbat ikastetxeetako gazteek IDAZLE GAZTEA lehiaketan parte hartzeko idatzitako narrazio eta poesia lanak. Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Galtzagorri Elkarteak 2002. urtetik antolatzen duten Sariketa literario honek 12-16 urte bitarteko gazteak idazten jartzea du helburu.

Iaz bezala, aurten ere Haur eta Gazte Literaturan adituak diren pertsonek osatutako epaimahaiak aukeratu ditu sail bakoitzeko 10 lan onenak, eta baita bakoitzeko 3 irabazleak ere.

Ikasleek kiniela bat egingo dute Internetez, eta asmatzen dutenen artean, 3 liburu-lote zozketatuko dira. 2010eko IDAZLE GAZTEAko kiniela egin ahal izateko hautatuko lanak dagoeneko sarean aurkituko dituzue www.idazlegaztea.org helbidean. Maitazaren 15a arte egin daiteke bozka.

Pascal Humerbt, Katsumi Komagataren ikasleak hitzaldia eskainiko du hilaren 25ean Amorebieta-Etxanon

Amorebietako Liburutegiak ANTI-liburudendaren laguntzarekin "Bat, bi, hiru Komagata" erakusketa zabaldu du. Ikusgai dago diseinu grafikoaren munduan 25 urte baino gehiago lanean darmatzan eta bere herriko sortzailerik garrantzitsuenetako honen lanen erakusketa martxoaren 30a arte.

"Haurtzaroa eta Abangoardiak, paseo bat umeentzat mende batean egindako liburu artistikoetan zehar" izeneko hitzaldia eskainiko du Pascal Humbert, Komagataren ikasle izandakoak otsailaren 25ean Zelaieta Zentroko auditorioan. Honekin hasiko dira erakusketaren inguruan antolatu diren ekimenak.

Bereziak

Behinola 20 kalean da.

Marraz(i)oak ilustratzaile berrien topaketak, Blog-a

Irakurketa agenda 2009

Postal literarioak eskuratzeko aukera Galtzakizunak atalean!

Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·