Galtzagorri Elkarteak, Koldo Mitxelena Kulturunearen laguntzarekin, 2008an argitaratutako Paperean hegan ikusentzunezkoa, dagoeneko, sarean dago ikusgai. Euskal Haur eta Gazte Literaturaren panorama oso bat ematen du. Bertan, EHGLaren historiaren egile esanguratsuenen 13 testu hautatu dira; bestalde, 13 testu hauek Euskal Haur eta Gazte Literaturako ilustratzaile nagusienen lanekin elkartu dira.
Zarauzko Sanz Enea erakusketa aretoan Elena Odriozola ilustratzailearen hainbat margolanekin erakusketa zabaldu dute. Martxoaren 18a arte egongo da ikusgai, egunero 18:00etatik 20:00etara.
Sasi Guztien Gainetik CD-liburua dagoeneko salgai dago liburu-dendetan. 2010ean argitaratu zen arren, orain arte Bularretik Mintzora egitasmoan parte hartzen ari diren herrietan baino ez da banatu. Hemendik aurrera, ordea, liburu-dendetan ere aurkituko duzue.
Bularretik Mintzora egitasmoaren baitan argitaratzen den bigarren CD-liburua da hau, 5 urtetik aurrerako haurren guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago eta Bularretik Mintzora CD-liburuaren ondorengoa da. Izan ere, Bularretik Mintzora 0 eta 6 urte bitarteko haurren guraso eta hezitzaileei zuzenduta dago, hau, berriz, haur helduxeagoekin erabiltzeko sortu da eta hainbat kantu, ipuin, eta jolas biltzen ditu.
Irakurzaletasuna sustatzeko Internet bidezko telebista katea jarri dute martxan: NCIwebtv Canal LeeR. Egitasmo honen bultzatzaileak izan dira.
Abenduaren 26tik 30era bitartean egin dira aurtengo Marraz(i)Oak topaketak Artelekun. Aurten animazioa izan da topaketen ardatz nagusia eta helburua topaketetan ikasi eta landutako animazio teknikekin animazio lan bat sortzea izan da. Guztira, 7 ilustratzailek hartu dute parte eta eskarmentu handiko profesionalek gidatu dituzte lantegiak: Oier Guillan idazleak, Jose Belmonte ilustratzaile eta animazio egileak eta Isabel Herguera animazio egileak.
Galtzagorri Elkartea · Zemoria 25, Behea 20013 Donostia ·